miércoles, 7 de diciembre de 2016

Bideoa editatzen

Bi bideo igoko ditut, hainbat froga egin ondoren hau izan da emaitza, bideo bat musikarekin dago, bestea berriz musikarik gabe. Ikusi dezakegu, nola musikadun bideoko ahotsak txarto entzuten diren... beraz, audio gabekoa ere utziko dut hemen igota.




Gurasoei zuzendutako bideotutoriala


miércoles, 23 de noviembre de 2016

EUSKAL HERRIKO SURFA, INFORMAZIOA NOLA BILATU

GAITASUN DIGITALEKO LEHENENGO DIMENTSIOA

Euskal Herriko surfaren inguruan bilatu dut, helburu desberdinekin.

Lehenik eta behin, Googlen bilaketak egiteko komando desberdinak jarraitu ditut. Euskal Herriko Surfari buruz bilatu nahi dut, baina bilaketa orokorretatik, gero eta espezifikoagoak diren gaiak bilatu nahi ditut, eta hauek erabili ostean ondorio hauek atera ditut:
  • "Euskal Herriko surfa" kakotxen artean jarri dut, baina, informazio orokorra eskuratu beharrean, agertu zaidan lehenengo bilaketan 2007ko albiste bat izan da, eta gainera albiste horretan ez zegoen EHko surfari buruzko informazio orokorrik.

 

  • Horren ostean, Euskal Herriko surfa + olatuak bilatu dut. Hori bilatu dut Euskal Herriko surfarekin lotutako olatuen inguruko informazioa aurkitzeko. Atera zaidan lehenengo orrialdea olatuen iragarpena izan da. Berez, bilatu dudana bilatuta, normala da iragarpena agertu izana.

 


  • Nire hurrengo bilaketa, Surfa munduan edo surfa Euskal Herrian izan da. Horretarako, Surfa munduan OR Euskal Herrian idatzi dut Googlen, eta aurkitu nahi nuena informazio orokorra zen. Aurkitu dudana berriz, Euskal Herriko surfari buruzko informazio orokorra izan da lehenengo orrialdean. Bigarrenean, HABEko orrialdea agertu zait, eta hirugarrenean, Euskal Herriko Surf Federazioko orrialdea, Euskal Herriko surfaren historiaren informazioarekin. Beraz, Euskal Herriko surfari buruzko informazio orokorra lehengo orrialdean agertu zait, baina Surfa munduan ez zait inondik ere agertu.

 


  • Azkenik, laugarren bilaketan, surfaren definizioa bilatu nahi izan dut. Horretarako "Define: surf" idatzi tu Googlen eta horrela, nahi nuena aurkitu dut, surfaren definizioa wikipedia entziklopedian. 
"El surf es un deporte que consiste en deslizarse y hacer giros en una ola de pie sobre una tabla."


Honen ostean, informazio orokorra bilatzen jarraitu dut, horretarako beste bilatzaile batzuekin, bilatzaile espezifikoekin hain zuzen ere, probatuko du:

  • Lehenengoz, Youtube erabili dut, Euskal Herriko surfari buruzko dokumentalen bat aurkituko ote nuen pentsatuz, baina ez da horrela izan. Youtuben, "Euskal Herriko Surfa" idatzi dut eta atera zaidan lehenengo orrialdea, Euskal Herriko Surf  Federazioko bideoak ikusteko izan da. Bigarrena, Euskaltel Euskal Herriko Surf Txapelketa 2014ko argazkien bideoa. Beraz, ez dut nahi nuen indormazioa aurkitu.

 
  •  Gero, slideshare-en bilatu dut gauza bera, baina ez dut inongo informaziorik aurkitu. Slidesharen informazio espezifikoagoko lanak agertzen baitira.



 Azkenik, twittera erabiliko dut informazioa bilatzeko. 

  • Lehenik eta behin hastag baten bitartez bilatu dut, eta ez dut inolako informaziorik aurkitu.



  • Gero, hastag-ik gabe idatzi dut, eta zenbait tweet agertu zaizkit, surfa eta Euskal Herriarekin lotutakoak. Egia esan, ez dira tweet oso informatiboak eta gainera, jende guztiak idatzi ditzake gai guztiei buruzko informazioa, beraz, gaiaren arabera ez da oso fidagarria, hau da, lan formal bat egiteko orduan kontuz ibili beharko gara twitterren bilatzen dugun informazioarekin.






Amaitzeko, esan beharra daukat ondorio asko atera ditudala informazioa bilatzen nihoan bitartean, argi eduki behar dugu zer bilatu, zertarako bilatu eta zergatik bilatzen dugun, horren arabera, komando batzuk edo beste batzuk, zein bilatzaile espezifiko erabili... etab. aukeratu beharko dugulako. Beraz, informazioa aukeratzen ikasi dut, baita informazio hori aukeratzeko zer erabili behar dudan ere ikasi dut. Bilatu nahi dugun informazioaren eta gaiaren arabera jakin behar dugu ze komando edo ze bilatzaile erabili behar ditugun.